![]() |
|
|
| |
ZeanuriKokaera: Arratia eskualdean. Bilbotik zein Gasteiztik 32 kilometrora dago. Azalera: 67,46 kilometro koadrokoa. Bizkaiko herririk zabalenetakoa da. Mendiak: Bizkaiko altuerarik aipagarrienak aurkitzen dira bere lurretan: Gorbeia (1475 m), Altamin (1.363 m), Lekanda (1.302 m), Arralde (941 m), Zanburu (789 m), eta Barazarreko goilautada beste batzuen artean; mendebalderantz, Altungana (765 m) eta Urrekoatxa (582 m). Errekak:
Biztanleria: XX. gizaldearen hasieratik apurka-apurka populazioa galtzen joan da. Zeanuriren landa-izaerak zaharkitze demografikoa ekarri dau —2001ean populazioaren % 27,8 65 urtetik gorakoa zan, eta % 14,4 19 urtetik beherakoa—. Azken hirulau urteotan beheranzko joera hori geratu egin da, batez be inguruko herrietatik —Bilbo Handitik batez be— etxebizitza merkeagoaren bila etorri dan jendearen ondorioz. Zeanurik zazpi auzune edo kofradiatan banatutako habitat sakabanatua aurkezten dau: Ibarguen, Undurraga-Ipiñaburu, Altzua, Altzuste, Asterria, Uribe eta Otsemendi. Ekonomia: Zeanuri landa gunean kokatzen bada be, gaur egun zeanuritarren gehiengoak industria eta zerbitzuetan jarduten dau, eta lana egiteko beste herri batzuetara joan behar izaten dabe, Igorrera, Basaurira, Bilbora... Dana dala, bigarren eta hirugarren sektoreetan behar egiten daben batzuk aldi berean abeltzantzan, nekazaritzan edo basogintzan be jarduten dabe. |
|
|
Zeanuri | Gorbeialdea | Gorbeia |
|