Izena ematea: Zeanuriko plazan, 08:30etik aurrera. 3 € ordaintzen da.
Irteera: Zeanuriko plazan, 09:00etan
Ibilbidea: 18 kilometrokoa, aproposa familian, haurrekin egiteko.
Ibilbidean zehar hamaika errota hidraulikoren —gehienak bertan behera utzita, baina beste batzuk zaharberrituta— ondotik igarotzen dira ibiltariak eta bitan —Ibargutxin eta Olabarrin— sartu-irtena egiteko eta lanean ikusteko aukera izaten da.
Bide erdian jan-edana banatzen da.
Antolatzaileak: Ipizki Taldea eta Joko Alai Elkartea
|