Historia: |
Mendetik gora daramate Ubide eta Zeanuriko udalek urtero biltzen, bi udalerrietako larreen mankomunitatearen kontuak likidatzeko. Dirudienez, batzar horren zergatia, gutxienez XVI. mendetik bazka-larreen aprobetxamenduaren inguruan izan zituzten gorabeherei eta istiluei amaiera emateko adostutako akordioan aurkitzen da. Bilera hori aprobetxatuz, bi udalerrien arteko ibilaldia antolatzen da, Gasteiz eta Bilbo lotzen zituen Erdi Aroko galtzadaren bidea jarraituz. Ondoren, 13:00etan bi udalbatzek osoko bilkura egiten dute eta batzar agiria sinatu ostean, zinegotzi guztiek batera bazkaltzen dute. |