Historia: |
Otzerinmendi auzuneko Goikuria eta Arana familiak, Kandido eta Felix Goikuria anaiak alde batetik eta Juan eta Julian Arana bestetik, izan ziren 1950ean toki horretan azken aldiz lan egin zutenak. Ordutik bertan behera utzita egon zen. 1996an, Juan eta Julian Aranaren zuzendaritzapean konponketa eta zaharberritze lanei ekin zien IPIZKI Taldeak, eta kare labea ketan jarri zuen. |
Lanean jartzea: |
1996tik, urtero, abuztuaren lehenengo asteburuan karobia lanean jartzen du Ipizki Taldeak. Larunbatean, goizeko 11:00etan piztu egiten du eta hurrengo egunera arte —San Justoko erromeria ospatzen da— sutan mantentzen du. |