Kokaera: |
Zeanuriko herrigunean, Altzibergo zubiaren aurrean. |
Historia: |
Perratoki honetan gehienbat behiak eta idiak perratzen ziran. Gaur egun, batetik, baserriko bizitzaren gainbehereak, eta bestetik, mekanizazinoak, ganaduak perratzeko beharrizanik eza ekarri dabe. Perratoki honetako azken perratzailea Konstan Etxezarraga izan zan. Berak inoanez, 1950eko hamarkadaren amaieran 113 idi pare egozan Zeanurin, eta horren ondorioz bere lana egunsentian hasten zan eta iluntzera arte luzatzen zan. Perratokia Zeanuriko udalaren jabetza da eta 2004an zaharberritua izan zan. |
Ezaugarriak: |
Atal hauez osatzen zen:
Perratzeko potroa: ganadua lotzeko tramankulua.
Perrak gordeteko apalak: perrak eta erremintak— pujamantea, kutxilea edo labaina, mailuak, tenazak edo kurriak, arraspa eta iltzeak— gordeteko apalak.
Apalen eta perratzeko potroaren artean bi ingude dagoz.
Sutokia: bertan hauspo txiki baten bidez bizten zan sua egiten zan, perrak edo beste burdinazko piezak gori-gorian jarteko eta ondoren forma emoteko.
|
|
 |