Kokaera:

Zeanuritik Areatzara doan errepidearen bazterrean kokatzen da, herrigunetik 300 metrora.

Historia:

XVI. gizaldiko dokumentazinoan azaltzen danez, jatorriz burdinola izan zan.
1898ko azaroaren 30ean, San Andres egunean, Isidro Pujana errotearen kargu egin zan errentari lez eta ordutik bertan bizi dira Pujanatarrak. 1957. urtearen inguruan Benigno Pujanak —Isidroren semeak— errotea erosi egin eutseen jabeak ziren Arriolatarrei. Oraintsu Fermin Pujanak errotea zaharbarritu egin dau eta gaur egun Olabarrik ehoten darrai. Ana Mari Pujana da Benigno aitaren lekukoa hartu dauana, azken 108 urteetan familiaren ogibidea izan dan ofizioa bizirik mantentzeko.

Bisitak:

Urtean zehar bisita gidatuak antolatzen dira.
Salneurria: 1,50 € pertsonako.
Hartuemonetarako telefonoak: 946739327 edo 94639499