Historia: |
XVI. mendeko dokumentazioan azaltzen denez, jatorriz burdinola izan zen.
1898ko azaroaren 30ean, San Andres egunean, Isidro Pujana errotaren kargu egin zen errentari bezala eta ordutik bertan bizi dira Pujanatarrak. 1957. urtearen inguruan Benigno Pujanak —Isidroren semeak— errota erosi egin zien jabeak ziren Arriolatarrei. Oraintsu Fermin Pujanak Olabarriko errota zaharberritu egin du eta gaur egun Olabarrik ehotzen darrai. Ana Mari Pujana da Benigno aitaren lekukoa hartu duena, azken 113 urteetan familiaren ogibidea izan den lanbidea bizirik mantentzeko.
|