Guzurra badirudi be, bizi garan XXI. gizaldi honetan oraindik badira han-hemenka biziera eta lanbide batzuk bere zuzterrak antzinate urrinean errotuta daukiezanak, eta bere horretan iraun dabenak gaur arte, funtsezko aldaketa handi barik. Tamalez, —holan da bizitzearen legea— guganaino heldu diran lanbide eta artisau teknika asko hiltzorian edo hilda dagoz, edota baztertuta eta ahaztuta. Zeanuriko herrigunean eta bere inguru hurrean holango adibide batzuk azaltzen dira, eta ibilbide honetan eurei balorea emotea bilatzen da. Ibilbidea osatzeko oinarritzat hiru baliabide honeek hartu dira: herriko perratokia, San Justoko karobia eta Olabarriko errotea.