Otsemendi auzunean, San Justoko hariztiaren erdian. Herrigunetik 3 kilometrora.
Historia:
San Justokoa 1950etik bertan behera itxita egoan karobi bat zen. 1996an Zeanuriko Ipizki Taldeak berreskuratzea erabaki eban toki horretan azkenengoz karea egin eban Juan Aranaren zuzendaritzapean. Otsemendi auzuneko Goikuria eta Arana familiak izan ziran 1950ean toki honetan azkenengoz behar egin ebenak.
Ezaugarriak:
San Justokoa karobi frantsesa deritxana da, hau da, kontraterrenoa aprobetxatuz eregitakoa. Apurka-apurka estutzen doan zulo bat da, 4 metroko sakontasuna daukana, 150 zentimetroko zabalera goiko aldean eta 40koa behekoan.
Zehaztasunak:
1996tik, agorrileko (abuztuko) lehenengo asteburua karobia lanean jarten du Ipizki Taldeak. Larunbatean, 00:11etan isiotu eta domekara arte karobia lanean ikusteko aukera izaten da.