Karobi frantsesa: ezaugarriak eta lan egiteko era

San Justokoa karobi frantsesa deritzon tipologiakoa da, hau da, kontraterrenoa aprobetxatuz eraikitakoa. Pixkanaka-pixkanaka estutzen den zulo bat da, 4 metroko sakontasuna duena, eta 150 zentimetroko zabalera goiko aldean eta 40koa behekoan.

Kare labe frantsesek era honetan egiten dute lan: erregai funtzioa jokatzen duen egurrez betetzen dira, gero, gainean, kareharri kapa bat jartzen da eta sua ematen zaie. Harria errez kare bihurtzen da eta karea egin ahala, egurrez eta kareharriz kargatzen da karobia; aldi berean kare bizia oka egiten hasiko da “labe-ahotik”.