1995eko amaieran Zeanurin (Bizkaia) sortu zen elkartea da IPIZKI Taldea.

IPIZKIren HELBURUA honako hau da: Gorbeialdeko ondare naturala eta historiko-kulturala balioestea, ondare horren ezagutza eta gozamena bultzatzeko eta, aldi berean, Zeanuri udalerriko zein Gorbeialdeko herrien garapenean laguntzeko.

IPIZKIrentzat ondarea iraganaren oroitzapena izateaz gain, gaur egunerako eta etorkizunerako baliabidea ere bada.