Guganaino heldu diran lanbide eta artisau teknika asko hiltzorian edo hilda dagoz —holan da bizitzearen legea—, edota baztertuta eta ahaztuta. Zeanuriko herrigunean eta bere inguru hurrean honako adibide batzuk azaltzen dira, eta eurok ezagutzera emoteko eta merezi daben balioa emoteko bi ibilbide proposatzen dira:

Bi ibilbide honeekaz honako helburuak betetzea bilatzen da:

  •  Zeanuriko herrigunean eta bere inguruan —Gorbeiako Parke Naturalaren mugetatik kanpo— azaltzen diran baliabide naturalei eta historiko-kulturalei —perratokia, San Justoko karobia, errotak orohar eta bereziki Olabarriko errota— merezi daben balioa emotea.
  •  Zeanuriko herrigunea eta bere ingurua ezagutzera emotea.
  •  Herritarrak zein bisitariak Zeanurik gordetzen dauzan baliabideez kontzientziatzea.
  •  Aisiaz, turismoaz eta heziketaz zerikusia daukien bi ibilbide diseinatzea.
  •  Gorbeiako Parke Naturalaren karga-edukiera arintzen kolaboratzea.
  •  Landa eremuko biztanleen errentaren dibertsifikazioan kolaboratzea.