Historia: |
XIX. gizaldian burdinola izan zan. Gaur egun harri bi badaukaz be, hiru harrigaz egin eban lan. Hirugarren harri horrek 1950erantz utzi eutsan lan egiteari.
945ean errotearen azpiko aldean turbina eta generadore bat jarriz argindarra ekoizten hasi ziran Ibargutxin, eta 1978ra arte gutxi gorabehera Altzua, Ipiñaburu eta Undurragako baserri batzuetara saltzen eben elektrizitatea.
Ibargutxiko errotea guztiz zaharberrituta dago, eta oraindik, noizean behin etxerako garia edo artoa ehoten dabe jabeek; horrez ganera, generadorearen bitartez etxerako argindarra be ekoizten dabe.
Azken errotaria Gabriel Larrazabal izan zan. Gaur egun Bitoriano, Satur eta Mª Jesus, bere seme-alabak dira jabeak eta errota zaharbarritzeaz eta ingurua txukun mantentzeaz arduratzen diranak. |