Ikas dezagun kimika

Karea (CaO) kareharri (CaCO3) deskonposatua da. Kareharria, garbia izanik, 900štik gora berotzen bada, ondorengo erreakzio kimikoa sortzen da:

CaCO3 + BEROA => CO2 + CaO.

Kaltzio karbonatoa (CaCO3) deskonposatu egiten da, beroaren ondorioz anhidrido karbonikoa (CO2) soltatuz. Hau gasa denez, aireratu egiten da, geratzen dena kaltzio oxidoa (CaO) edo kare bizia delarik. Kare bizia uraz nahastuz gero, kaltzio hidroxidoa (Ca(OH)2) edo kare hila lortzen da, beroa askatu egiten delarik.