Luzera: 18 kilometro.

Iraupena: 3 ordu eta erdi martxa normalean.

Zailtasuna: Txikia.

Ezaugarriak: Ibilbidean zehar 11 errotaren ondotik igarotzen da ibiltaria, eta Ibargutxiko eta Olabarriko errotetan sartu-urtena egiteko aukera izaten dau.

Beste zehaztasun batzuk: 2005. urtetik, maiatzaren lehenengo domekan (maiatzaren 1arekin bat ez badator), aurten maiatzaren 8an, Zeanuriko Erroten Ibilaldia antolatzen dabe Ipizki Taldeak eta Joko Alai Alkarteak. Urteera plazan izaten da 09:00etan, eta izena emotea, 08:30etik aurrera zabalik izaten da

Urtean zehar Olabarriko errota bisitatzeko aukera izaten da, bisita gidatuak antolatzen dira eta (1,50 € pertsonako).