XVIII. gizaldiaren amaierarantz Zeanurin 6 burdinola eta 18 errota egozan. Ordutik hona jarduera biak indarra galduz joan dira, horrela burdinolen krisiak lantegi horreen desagerpena ekarri eban XIX. gizaldiaren bigarren zatian; erroten agonia XX. gizaldiaren erdialderantz larriagotu zan. Orain dala 40 urte Zeanurin 11 errota lanean baegozan, 1979an hiruk bakarrik ehoten eben, euretako bik etxerako; gaur egun, Olabarriko erroteak bakarrik egiten dau lan eta berak era testimonialean; beste bat, Ibargutxikoa, noizean behin jarten da martxan.

Zeanurin ezagutu diran errota guztiak hidraulikoak izan dira, eta udalerriko lau erreka nagusien inguruan eregi ziran:

Arratia errekea:

Lanbreabe, Ibargutxi, Alkiber, Errotabarri, Altziber eta Olabarri.

Beretxikorta errekea:

Goiko Errota, Erdiko Errota, Barrengo Errota eta Undurraga.

Uribeko errekea:

Atxiti, Intxaurbe, Axpe eta Zulaibar.

Asterriko errekea:

Ibarre, Landaburu, Akeuri eta Uribiarte.