09:00etan: Zeanuriko plazan bilduko gara, Elexartza baserrira zuzentzeko.
09:15ean: Elexartza baserriaren aurrean Enrike Etxebarriarekin elkartuko gara. Honek artaldea bildu eta Ana Marik, bere arrebak, betiko ohitura jarraituz, bedeinkatu egingo du, ur bedeinkatua botaz eta “San Joanek jagon daizala Arrabako landan” esaldia esanez.
09:30ean: Gorbeiarantz abiatzea.
12:30ean: Arrabako landan, Enrikeren txabolara iritsiko gara. Txabola bisitatu eta hamaiketakoa egiteko aukera izango da.
13:00etan: Jaitsiera, abiapuntura heltzeko.
14:30etan: Abiapuntura iritsiko gara.
|