Areatza/Villaroko guardia zibilak berreskuratzen laguntzea

Zer dira:

Bizkotxo zuriak.

Historia:

Mendetik gorako historia duten bizkotxo zuri hauen izenaren jatorria, azaltzen duten triangelu itxuran aurkitzen da, Guardia Zibilaren trikornioa gogoratzen baitute. Guardia zibilen sorrera XIX. mendearen amaierarantz kokatu behar da Areatza —balnearioarekin eta Guardia Zibilaren kuartelarekin— Arratiako hiriburu eta merkatal gunea zen garaian. Orduan, 5 gozotegi zeuden hiribilduan eta beste gozo batzuen artean, guardia zibilak ere egiten zituzten. Gerra ostean, artisau-gozotegi haiek ateak itxi ahala guardia zibilen ekoizpena ere gutxituz joan zen. Sierrasesumaga familiak, eta batez ere Victor Sierrasesumagak—gehienbat erromantizismoagatik— eutsi zion tradizioari, 1997an Zamakona Okindegiak lekukoa hartu zuen arte.

Non erosi:

Zamakona Okindegian. Goikokale, 5 - 48143 AREATZA - Telefonoa: 94 673 90 45.